MEGALITOAK

ERAKUSKETA: MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK  2024/06/14 -2024/11/24 Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du: "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXIV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA AZAROAREN 11TIK 16RA ospatu da 2024ko Azaroak 11-16 Azaroaren 11tik 16ra arte izan da. Bitarte horretan, 30 bat film inguru emango dira; tartean, Sherlock Holmes gaztea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze...

Museoa

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa:  Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

INDIANA JONES

ALTXOR GALDUEN BILA.

INDIANA JONES zinema munduko arkeologoari omenaldia.

2019ko azaroaren 15etik 2020ko urtarrilaren 12raIrungo Oiasso Museoaren, Kataluniako Museu d’Arqueologiaren, Arqueoxarxa Kataluniako museo arkeologikoen sarearen eta Ruben Molins Productios-en arteko kolaborazioaren fruitu da jarduera hau.

"Indiana Jones. Altxor galduen bila” erakusketa fikziozko pertsonaia horri egiten zaion omenaldia da, asko lagundu baitu arkeologia jendarteratzen. Erakusketa honetan hangar bat azaltzen da, eta bertan gordeta daude Jones doktoreak berreskuratutako erlikia guztiak. Indiana Jonesen abenturen lau filmetan: “Kutxa galduaren bila”, “Tenplu madarikatua”, “Azken gurutzada” eta “Kristalezko burezurraren erresuma” agertutako objektuen erreplikak aurkituko ditugu bertan, bai eta 30., 40. eta 50. urteetako hainbat objektu ere, filma horiek girotzeko erabili zirenak.Gainera, arkeologiaren errealitatea eta zinearen fikzioa kontrastatzeko aukera ematen du erakusketa honek. Indiana Jonesen irudia Percy Fawcett, Howard Carter, Sylvanus Morley edo Vendyl Jones bezalako esploratzaile, arkeologo eta abenturazaleetan inspiratua dago, haiek hainbat espedizio eta indusketa egin baitzituzten Hegoamerikan eta Ekialde Hurbilean XX. mendearen lehen erdialdean antzinako altxorren eta erlikien bila. Gaur egungo arkeologoak modu sistematikoan eta metodo zientifiko batean oinarrituta lan egiten duten ikertzaileak dira, iraganeko gizarteak eta haiek izan zituzten aldaketak adierazteko hondakin materialen bidez.

Sarrera doan

Pirinioetako Burdinaren Bidea

2019/09/24 - 2019/10/20

Pirinioetako burdinaren bidea Okzitania, Andorra, Katalunia eta Euskal Herriko toki desberdinetatik igarotzen den ibilbidea da, non siderugiak utzitako ondare industrial aberatsa ikusi dezakegun. Ibilbidea Europako Kontseiluaren ibilibide kulturalen sare europarrean barruan dago.

Irugutzetako meatze barrutia ibilbidearen barruan dago Irungo Udalak “Pirinioetako Burdinaren Bidea” elkartean integratu zenetik 2018tik. Elkartean udalerri desberdinek parte hartzen dute, siderurgiarekin lotura daukatenak, Foru Aldundiarekin batera, besteak beste, honako helburuekin: ondare industriala babestu eta aditzera eman, muga-arteko lankidetza bultzatu eta turismo kultural eremuan produktuak garatu. Bidasoa Bizirik eta Oiasso museoak elkarrekin Irugurutzeta sustatu eta bere garrantzia azpimarratzen dute, han Euskadiko kiskaltze labe multzo handienatariko bat ikusi dezakegulako eta Antzinaroan irekitako meatze galeriak ere bai.

Erakusketa Irailaren 24tik Urriaren 20ra arte ikusi daiteke Oiasso museoaren irekitze ordutegian.

Sarrera doan da. 

Bisita gidatuak: Oiassok eskaintzen du Irugurutzetako ibilbidea meatze trenean eta erakusketa ibilitariari buruzko bisita komentatuekin osatzea. Irugurutzetako bisitak igandero egin daitezke, goizeko 11:00etan, aldez aurretik erreserba egiten.

Prezioa: 5,50 € helduentzat eta 3,85 € 6-14 urte bitarteko gazteentzat.

Heldu eta eskola taldeek ere bisita gidatuak erreserbatu ditzakete astean zehar museoko irekitze ordutegian.  

Erakusketaren triptikoa deskargatu

Aldaketa klimatikoak historian zehar

Erakusketa honek azaltzen du zer aldaketa izan dituen klimak historia barrena, egungo egoera ulertzeko eta, gutxienez, etorkizuna planifikatzeko eta akats konponezinik ez egiteko datuak izateko.

Erakusketan ikusiko dugunez, pinguino, orien eta errinozero iletsuen hezurrak aurkitu dira duela 20.000 eta 15.000 urteko estratuetan, garai haietan Euskal Herrian animalia espezie horiez bizi izan ziren eta klima oso hotza zen adierazgarri.

2018ko azaroaren 9tik 2019ko otsailaren 24ra arte.

Avant Garde Memoria

Arkeo&Art

Egonaldia Artistikoa

Arkeo&Art hausnarketa eta ekintza artistikorako proiektu bat da; artearen eta ondarearen arteko bidegurutze bat, Museoaren, arkeologiaren eta artearen arteko elkarrizketa proposatzen duena.Oiasso Museoak sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Olatuak programaren elkarlanari esker gauzatu da; gizartea berritzeko eta eraldatzeko prozesuetan eragina duten ekintza artistiko-kulturalak babesten ditu Olatuak-ek.

Patricia Sandonis artistaren “Avant garde memoria” obra memoria kolektiboa irudikatzeko diskurtsoaren inguruko bi instalazio artistikok osatzen dute, zeinek memoria horren toki eta Europa mailako bizikidetzari buruz hausnartzen duten.Eguneroko bizitzako gertaera bat bakarka gogoratzearen eta historiaren parte bihur daitekeela iruditzen zaigunaren arteko dikotomiak harilkatzen du erakusketa hau.

Hemen eta orain, biharko iraganean pentsatzen

“Hemen eta orain, biharko iraganean pentsatzen” marrazki-collage bat da, workshop batetik sortua: workshopean, Irungo eta eskualdeko lagun talde batek bere memoria indibidualari buruz hausnartu du, memoria indibiduala argazkilaritzaren bidez digitalki erregistratzeari buruz eta, oso sentimendu pertsonal batekin lotuta baitago halabeharrez, haren testuingurua irudikatzeko moduari buruz. Artelan horren bidez, memoriaren inguruko hainbat arazo eztabaidatzen dira: zer gertatzen den gure oroitzapenekin, ahalko bagenu zer ekarpen egingo geniokeen memoria kolektiboari eta nola onar dezakegun horrek berekin dakarren fikzioa eta subjektibotasuna.

Joel Iglesias Sandonis Museo 16b


Pertzepzioa ezin da fotografiatu

“Pertzepzioa ezin da fotografiatu” kontrapuntu bisual bat da, leku berean bizi diren ahotsak irudikatzen dituen instalazio bat. Xantalen ermitan badira nekropoli baten hondarrak eta Erdi Aroko ermita kristau bat. Bada, instalazio artistiko honek denboran salto egiten du, gure garaikidetasunaren berezko estetika bat irudikatzeko.

Joel Iglesias Sandonis Ermita 03 bEuroparekin lotzen dugun kolore urdineko eta zutabe formako pintura-eskultura bat airean zintzilik ageri zaigu, harroinik ez kapitelik ez duela, ezegonkor eta ezeri eutsi gabe. Bertan, itsasoa irudikatzen duten zati pintatuak, pasatzea debekatzen duten seinaleak, salbamendu flotagailuak, konfetia, metalezko hesi baten zati bat eta purpurina azaltzen dira; dena, airean igeri, Europatik datozkigun albisteak eta gure eguneroko bizitzako jaiak bezala.

Plastiko eta erretxina konglomeratu batek granitoaren antzeko material berri bat eratzen duela dirudi, eta pentsarazten digu zer baliabide ez-natural aterako dituzten lurretik etorkizuneko belaunaldiek. Lurrean bada distira egiten duen zerbait, urre eta zilar kolorekoa, harri formakoa, urretik eta zilarretik ezer ez duena. Erreskate manten hondarrak dira, noizbait iparralderako bide batean aurkituko direnak. Beste garai batzuk, beste bide batzuk, leku bera.

Instalazio honetan, gure iraganeko hondarrei gure oraineko hondarrak batzen zaizkie, garai berri bat hasi beharra balego bezala.

Argazkiak: Joel Iglesias eta Mariano Arias.





AGENDA

Jarduerak

Azaroa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA