MEGALITOAK

ERAKUSKETA: MEGALITOAK. ESPAZIO SAKRATUAK ETA LURRALDE-ERREFERENTEAK  2024/06/14 -2024/11/24 Irungo Oiasso Erromatar Museoak, Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, honako erakusketa hau aurkeztu du: "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" erakusketa ekainaren 14tik azaroaren 24ra bitartean izango...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

Zinemaldi Arkeologikoa

FICAB XXIV.  BIDASOKO NAZIOARTEKO ZINEMALDI  ARKEOLOGIKOA AZAROAREN 11TIK 16RA ospatu da 2024ko Azaroak 11-16 Azaroaren 11tik 16ra arte izan da. Bitarte horretan, 30 bat film inguru emango dira; tartean, Sherlock Holmes gaztea...

Jarduerak

Gehiago Irakurri

Irugurutzetako Meatzeak

Irugurutzetako ondare eremuan meatze galeriak eta minerala erretzeko labeak daude. Aiako Harriko eta haren inguruko meatzeak ustiatzen erromatarren garaian hasi baziren ere, Irugurutzetan ikus daitezkeen egiturek zerikusia dute XX. mendeko meatze...

Museoa

Gehiago Irakurri

HISTORIA - ZIENTZIA ZIKLOA

HISTORIA - ZIENTZIA Zikloa:  Emakumeak: sexua eta ugalketa. kontatu gabeko istorioa Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute "Historia – Zientzia" urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua...

Oraingo erakusketak

Gehiago Irakurri

José Latova

José Latova: berrogei urte Espainiako argazkigintza arkeologikoan

2019ko Apirilaren 13tik uztailaren 22ra arte

Arkeologia, gaur egun, gure informazio historikoa handitzeko asmoz toki arkeologikoen ezagutzari aplikatzen diogun metodo bat da eta, berez, oinarri batetik abiatzen da: indusketa orok, ezinbestean, suntsiketa dakar. Horregatik, inoiz ez da aztarnategi bera birritan induskatzen, Heraklitoren gisan, hura ere ezin baitzen ibai berean birritan bainatu.

Arkeologo zorrotz guztiei egiten zaie eztarrian korapiloa aztarnategi batean lehen lagina hartu aurretik eta, lasai lo egin ahal izateko, zehaztasun handiz zaintzen dute indusketa prozesuan gertatzen den oro dokumentatzeko lana.Tradizioz, marrazkigintza izan da sistemarik erabiliena. Ondoren, haren osagarri izan zen argazkigintza, marrazkigintza gainditzeraino.

Bideoan dokumentatzeko sistemek, estazio totaleko posizionamenduek edo bereizmen handiko GPSek hiru dimentsioko argazkiak edo eskaneatuak izaten dituzte osagarri. Gaur egun droneak ere erabiltzen ari gara gure indusketak dokumentatzeko. Dokumentazio neurri oro gutxiegi da, eta bakar bat ere ez dago sobera.Horrela, dokumentalista handien laguntza izatea garrantzi handikoa da, edozein ikerketa arkeologikorako.Espainiako arkeologiaren azken berrogeita bi urteetan, dokumentazio metodoek bilakaera izan dugu, gure herrian ia guztiak izan duen gisan: bilakaera handia eta hoberakoa.

Urte hauetan, 1975-2017 urte bitartean, dokumentalista grafiko bat nabarmenduko da: haren jarduera aintzat hartu gabe, ez daiteke uler hispaniar arkeologia.José Latovaz ari gara. Guretzako ohore bat da bere jarduera profesionalaren ia hasieratik ezagutu izana eta esan dezakegu gure arkeologia sareko gakoetako bat dela.Jakina, hori hala da, une egokian beti egon delako toki egokian.Zientziaren zorroztasuna abenturaren pasioarekin uztartzea eskatzen duen jarduera horren ordezkari perfektua da José Latova eredugarria.

José Latova, Espainiako ondare arkeologikoko argazkilaririk garrantzitsuena

Trantsizioko urteetatik aitzina, Kultura Ministerioak Espainiako ondare arkeologikoa dokumentatzeko politika bati hasiera eman zion. Dokumentazio lan horretan, José Latova pertsonarik garrantzitsuena izan zen eta hala izaten jarraitu du, gaur egunera arte. Latovak komunikabide publiko eta pribatuetan egin du lan, Hispaniako geografia guztian barrena, bertako etapa historiko eta kultura agerraldi guztietan.

Erakusketan ikusten diren zenbait aztarnategi

Hemen agertzen diren aztarnategiei buruzko informazioa osatu dezakezu, pdf deskargatuz:

  1. Mitreoko mosaiko kosmologikoa (Mérida, Badajoz)
  2. Arrabaldeko zeltiberiar altxorra (Zamora)
  3. Meategiek eratutako parajea (Médulas, León)
  4. Medinaceliko arkua (Soria)
  5. Gáldarreko kobazulo pintatua (Kanaria Handia)
  6. Terrakotazko busto plaka, eivissar estilo punikokoa(Puig des Molins, Eivissa)
  7. Villenako altxorra (Alacant)
  8. Grum de Sal-eko ontzi aztarnak (Eivissa)
  9. Kalifen altxorreko dirham multzoa (Kordoba)
  10. Nohedako Behe Erromatar Inperioko villa (Cuenca)(K.o. IV.-V. mendeak)
  11. Djehuty proiektua(Karnak, Egipto)
  12. Djehutiren hilobiko shabti-a(Karnak, Egipto)
  13. Piedra Escritakolabar santutegia(Cenicientos, Madril)
  14. Quintaburebako sarkofago paleokristaua (Burgos)
  15. Pedra do Labirinto (Mogorreko petroglifoak, Marin, Pontevedra)

Mulieres, Emakumeak Augusta Emeritan

2018ko maiatzaren 11tik irailaren 30ra arte

Emakumezkoen unibertsoaren hainbat alderdiri buruzko gogoeta egiten du erakusketa honek: bizitzaren etapak eta familia, amatasuna, heriotza, emakumea eta bere kultur prestakuntza, apainketa pertsonala estatusaren sinbolo, eta emakumea bizitza publikoaneta boterea. Pieza berezi eta paregabeetan oinarritutako diskurtsoa; Meridako aztarnategi arkeologikotik datozen dokumentuak, Augusta Emeritako emakume erromatarren berri ematen digutenak. Haien eguneroko bizimoduko gauzak, beraien eta beren familien irudikapenak, emakume anonimo baina boteretsuak ere bai, Lusitaniako hiriburuan K.a. I. mendetik K.o. IV. mendera bitartean historia egin zuten aldetik.

Erakusketa hau egin bada, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren laguntzari esker izan da, eta baita Meridako Erromatar Artearen Museoari, Irungo Oiasso Erromatar Museoari (Gipuzkoa) eta Bilboko Arkeologi Museoari esker ere.

Iraganera jo dugu, ikuslea harritu dadin eta emakumeen mendetako arazoei buruz hausnartu dezan; izan ere, gure aurretik izan ziren erromatar emakume haiek sortu zuten, jakin gabe, emakumezko generoaren etorkizuna, oraindik orainaldiko aldaketa mentala eta soziala ere egin nahi duena.

Ikimilikiliklik

JA Artzeren unibertsoa

2017ko Irailaren 1etik Azaroaren 1era arte

"Ikimilikiliklik" erakusketa JA Artze, azken hamarkadetako euskal sortzaile originalenetako bati buruzko bideoinstalazioa da. Murgilketa sortzaile irudi, poema, musika eta soinuz osatutako mundu liluragarrian. Axolagabe utziku ez zaituen esperientzia.

JA Artzeren unibertsoa

Erakusketa JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako,"Txoria txori", "Gure bazterrak" edo "Zaude lasai" abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena eskutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.

"Ikimilikiliklik: JA Artze unibertsoa" ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

JA Artze

Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikaria da, ibilbide propioa eta korronte orokorrekiko independentea duena, nabarmen bereizten diren bi etapatan garatu den ibilibidea.

Hartzabal

Etapa honetan euskal poesiaren berritzaile gisa nabarmendu zen, besteak beste,"Isturitzetik Tolosan barru", "laino guzien azpitik...", "eta sasi guztien gainetik..." liburuekin, eta "bide bazterrean hi eta ni kantari..." harrigarriarekin. Funtsezko asaldatzailea ere izan zen euskal kulturaren susperraldian "Ez dok amairu" taldearen barruan "Baga Biga Higa" ikuskizunarekin, eta bere garaiari aurrea hartu zion ikuskizunen ikuskeran, esaterako, Mikel Laboarekin eta bere anaia "ikimilikiliklik bidekidekaria" ikuskizunean, edo"Hitzez eta hotsez" bakarka egin zuen lehen ikuskizunean.

Hartzut

Konnotazio soziopolitiko nabarmenak eta abangoardiako sorkuntza-osagai argia dituen aurreko etapa horri bigarren etapa erabat espiritualak jarraitu zion, tradiziozko jakinduria unibertsaleko iturri desberdinetatik oso hurbil dauden testuekin eta sinbolismoz kargatutako ikuskizunekin. Bide berri hori1987an ahsi zen "Ortzia lorez, lurra izarrez" liburuarekin, eta "Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona" disko eta ikuskizun poetikoarekin, eta gaur egun arte jarraitu du liburu, grabazio eta ikuskizun poetikoenbidez, esaterako,"Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat", "Harria eta herria", "Oihana Auhenka" eta bere bi azken liburuekin: "Bizitzaren atea dukegu heriotza"eta "Heriotzaren ataria dugu bizitza" 2013an argitaratutakoak.

Porcelanas Bidasoa

Industria, artea eta memoria

2016ko Abenduaren 16etik 2017ko Martxoaren 5a arte

Oiasso Museoak “Porcelanas Bidasoa: Industria, artea eta memoria” erakusketa dakar Irunera, portzelana-fabrikazioan erreferente izan zen enpresa baten ondarearen garrantzia nabarmendu nahian. Enpresa horren baxerek prestigio handia zuten nazioarteko merkatuan: Pablo Picassok eta Salvador Dalík ere diseinatu zituzten, baita Javier Mariscalek ere, urte batzuk geroago. Museoaren zati handi bat okupatzen du erakusketak, eta fabrikaren historian mugarri izan ziren pieza nagusiak biltzen ditu.

Karlos Olivéren ekimen bat da erakusketa, eta Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlanean oinarritzen da. Hain zuzen ere, udalerri honetako arte-industriaren iragana ezagutarazi nahian Oiasso Museoan jarriko den erakusketa multzo baten abiapuntua da.

Zalantzarik gabe, Irungo iruditeria kolektiboaren parte da Porcelanas Bidasoa. Erakusketa honen xedea kontaketa oso bat ematea da, lantegiaren eta haren ondare ukigarri eta ukiezinaren garrantzia azpimarratzeko, argazki artistiko eta historikoez, testigantza pertsonalez eta portzelanazko tresna eta piezez baliatuz.

AGENDA

Azaroa   2024
A A A O O L I
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  

Oiasso Tour

Oiasso museoa + Irugurutzeta + bazkaria Ola sagardotegian. Aisia, Natura, Historia eta Gastronomia.

Aisia eta
Gastronomia

Irugurutzeta 

Meatzea, siloak eta labeak ikusiko ditugu, erromatarren garaiko ustiategi bat ezagutzeko.

ABENTURA
OIASSON

Jolastu Familian

“Herkulesen hamabi probak” app-ak museoa ezagutzeko modu dibertigarri eta interaktiboa eskaintzen dizu.

IKASI
JOLASTUZ

Xantelenera Bisita

Bisita gidatuak Xantalen ermitara eta erromatar nekropolira.

NEKROPOLIA